"Emakumeak sareetan" hiru topaketa izango dituen zikloa da, sare sozialetan presentzia nabarmena duten aktibistekin burutuko dena. Sare sozial horietatik berdintasunaren eta feminismoaren aldeko kontakizuna garatzen dute.
Hiru "influencer" dira, eta, euren testigantzekin, bat egiten dute emakumeen askatasunaren eta eskubideen aldeko borrokarekin. Hirurak iritzi-sortzaileak dira eta egiten duten lana funtsezkoa da, batez ere gazteenen artean eragina izateko duten gaitasunagatik.
Sindy Takanashi eduki-sortzailea, komunikatzailea eta ekoizlea da, gizarte-gaiak ikuspegi feministarekin, kritikoarekin eta kontzesiorik gabe jorratzeagatik ezaguna. Sare sozialetan eduki feministako dibulgatzaile jarraituenetakoa da. Gainera, Agencia de Genyas ekimenaren ekoizle eta zuzendaria da. Bere ibilbidean zehar entretenimendua salaketarekin eta gogoetarekin konbinatzen dituzten ikus-entzunezko formatuak sortu ditu.
Deustuko Unibertsitateko CRAI Liburutegiaren atrioan (Bilbo)
Azaroaren 13an, 18:00etan.