"Emakumeak sareetan" hiru topaketa izango dituen zikloa da, sare sozialetan presentzia nabarmena duten aktibistekin burutuko dena. Sare sozial horietatik berdintasunaren eta feminismoaren aldeko kontakizuna garatzen dute.
Hiru "influencer" dira, eta, euren testigantzekin, bat egiten dute emakumeen askatasunaren eta eskubideen aldeko borrokarekin. Hirurak iritzi-sortzaileak dira eta egiten duten lana funtsezkoa da, batez ere gazteenen artean eragina izateko duten gaitasunagatik.
Marina Marroquí gizarte-hezitzailea da, genero-indarkerian aditua eta ‘Eso no es Amor: 30 retos para trabajar la igualdad’ eta ‘Eso no es sexo: ¡Otra educación afectivo-sexual es urgente!’ lanen sortzailea.
Genero-indarkeriaren arloko prebentzio eta detekzio goiztiarreko tailerrak eskaini dizkie 100.000 gazteri baino gehiagori, eta prestakuntza eman die arlo polizialeko, juridikoko, sanitarioko eta hezkuntzako profesionalei genero-indarkeriaren biktimak detektatzeko eta horiekin esku hartzeko.
Yimby – Ercilla kalea 24, 1.a, Bilbo
Urriaren 6an, 18:00etan.