Skip to main content
Mara Mariño. Sareak misoginia digitalari aurre egiteko gune gisa: Ziberaktibismoa eta herritartasun feminista
  • Edukiera: 300
  • Eskuragarri dauden plazak: 111

Mara Mariño. Sareak misoginia digitalari aurre egiteko gune gisa: Ziberaktibismoa eta herritartasun feminista

Mara Mariño kazetaria, sexologoa eta feminismoan espezializatutako idazlea da.

2017tik, 20minutos egunkarian sexuari buruzko zutabea sinatzen du, eta bertan sexu-dibulgazioa ikuspegi feministarekin uztartzen du.

2023an, ‘Todo lo que mi novio debe saber sobre feminismo’ argitaratu zuen; bikote-dinamika tradizionalak desmuntatzeko eta harreman kontziente, berdinzale eta biolentziarik gabekoak sustatzeko lan egina.

Gainera, sexualitate-adierazle gisa hainbat komunikabiderekin elkarlanean aritzen da, eta berdintasunari buruzko hitzaldiak eman ditu enpresetan, udaletxeetan eta elkarteetan.

‘Emakumeak sareetan’ aktibista nabarmenekin antolatutako topaketa-zikloa da; sare sozialetan presentzia handia duten pertsonak dira, eta handik berdintasunaren eta feminismoaren aldeko kontakizuna eskaintzen dute.

‘Influencer’ horiek, beren testigantzen bidez, emakumeen askatasunaren eta eskubideen aldeko borrokan laguntzen dute. Iritzi-sortzaileak dira, eta haien lana funtsezkoa da, bereziki gazteenengan duten eragin-gaitasunagatik.

  • Abendua 17
  • 18:00

Atrio de la Biblioteca CRAI de la Universidad de Deusto (Bilbao)

Ramon Rubial kalea, Bilbo, 48009 Basque Country, Spain