Skip to main content
Jeinuak? María Teresa León eta Rafael Alberti, Laura Freixasen eskutik | Urriaren 20an
  • Edukiera: 300
  • Eskuragarri dauden plazak: 185

Jeinuak? María Teresa León eta Rafael Alberti, Laura Freixasen eskutik | Urriaren 20an

1977an, María Teresa León eta Rafael Alberti ia lau hamarkadako erbestealdiaren ostean itzuli ziren Espainiara, eta prentsak, iritzi publikoak eta Espainiako erakundeek oro har Rafael ospatu zuten; María Teresa, ordea, itzalpean geratu zen. Alabaina, poetaren kide edo musa xume gisa ageri zenak ere nahi izan zuen idazle izugarria izan, eta hein batean lortu egin zuen. Nolatan da posible haien ibilbide publikoak elkarrengandik horrenbeste aldendu izana? Erantzuna topatzeko, ezinbestekoa da bien autobiografiak aztertzea. Leónen Memorias de la melancolía eta Albertiren La arboleda perdida liburuak aztertuta, agerikoa da bien artean alde sotila baina ikaragarria dagoela hainbat alderdi jorratzeko moduari dagokionez, hala nola gizartea nahiz horren moldaera, etorkizuneko sortzailea, ereduak, espazio publikoarekiko harremana, sexualitatearekiko jarrera, eta irakasleekiko nahiz kideekiko harremana.

Laura Freixasek (Bartzelona, 1958) Zuzenbide ikasi zuen, baina betidanik aritu da literatura-lanetan. Askotariko lanak argitaratu ditu dagoeneko: eleberriak (Amor o lo que sea, 2007, Los otros son más felices, 2011…), kontakizunak (El asesino en la muñeca, 1988, Cuentos a los cuarenta, 2001), eta egunerokoaren zenbait liburuki. Bere lanik ezagunena eleberri autobiografikoa da: A mí no me iba a pasar (2019).

Horrez gain, emakumeek idatzitako literaturan aditua eta horren sustatzailea da; horren erakusgarri dira dagoeneko idatzi dituen saiakerak: Literatura y mujeres (2000), El silencio de las madres (2014) eta ¿Qué hacemos con Lolita? (2022). Clásicas y Modernas elkartearen sustatzaileetako bat izan zen, baita horren presidentea ere (2009-2017).

Hauexek dira azkenaldian idatzitako liburuak: A todos nos falta algo. Diario 2000-2002 (2024) eta Mi madre en el espejo (2026).

  • Urria 20
  • 18:00

Atrio de la Biblioteca CRAI de la Universidad de Deusto (Bilbao)

Ramon Rubial kalea, Bilbo, 48009 Basque Country, Spain