Jeinuak? Concha Méndez eta Luis Buñuel, Mercedes Gómez Blesaren eskutik | Urriaren 13an
Concha Méndez eta Luis Buñuelen arteko harremana 20ko hamarkadan hasi zen, orduko ohiturekin hautsi nahi zuen modernitaterako eta abenturarako grina zuten bi izaerak batu zirenean. Maitasunezko harreman sutsua izan zuten zazpi urtez, baina eragin nabarmena izan zuten garai hartako gizarte- nahiz familia-aurreiritziek, bai eta gizonen eta emakumeen askatasunari dagokionez zegoen desberdintasunak ere. Haien ibilbideak azkenean banatu baziren ere, Espainiako kulturaren une errepikaezin baten ikur dira biak: belaunaldi bat bizitza artelan bihurtu zitekeela eta zinema promes horren irudikapenik biziena zela ohartu zeneko unea, alegia.
Mercedes Gómez-Blesa Filosofian doktorea eta saiakera-idazlea da. Zilarrezko Aroko artisten, idazleen eta saiakera-idazleen lanak ditu aztergai, bereziki María Zambranorenak, zeinari saiakera bat eskaini baitio: La razón mediadora: Filosofía y Piedad en María Zambrano (2008). Besteak beste, liburu hauek argitaratu ditu: Las Intelectuales Republicanas: la conquista de la ciudadanía (2007), Modernas y vanguardistas. Mujer y democracia en la II República (2009), Las mujeres-faro de la Edad de Plata (2019), Estéticas de la ausencia (2021) eta La constelación femenina de María Zambrano (2026). María Zambrano fundazioaren patronatuko kide da, eta Obras Completas de María Zambrano bildumaren zuzendari.
-
Urria 13
-
18:00
