Skip to main content
BEGIRADA KODETUA
  • Edukiera: 170
  • Eskuragarri dauden plazak: 43

BEGIRADA KODETUA

Adimen artifizialak aldaketa ugari ekarri dizkigu: nola egiten dugun lan, nola komunikatzen eta informatzen garen eta nola hartzen ditugun erabakiak. Baina, zer gertatzen da teknologiak gure gizartetik ikasi eta estereotipoak eta alborapenak ere hartzen baditu? Adimen artifizialaren abiapuntua ez da begirada neutral bat; izan ere, entrenatzeko baliatzen dituen datuek eta diseinuaren atzean dauden erabakiek sor dezaketen iragazki ikusezin horrek zehazten du zer bizitza den ikusgai, zer errealitate jotzen den unibertsaltzat, eta haietako zein geratzen diren kanpoan. “Begirada kodetu” horrek bere parte jar dezake emakumeen eta gizonen desberdinkeria sortzen eta zabaltzen; hala ere, adimen artifiziala tresna indartsu bat ere izan daiteke desberdinkeria identifikatzeko, zalantzan jartzeko eta gizarte berdinzaleago baterantz aurrera egiteko. Hitzaldian, aztertuko dugu zer-nolako abantailak eta arriskuak eskaintzen dizkigun adimen artifizialak berdintasunerako bidean, eta zer egin dezakegun eraikitzen dugun teknologiak orainaren desberdinkeria beretzat hartu beharrean eraldatzen lagundu dezan.

Lorena Fernández

Informatika-ingeniaria, Informazioaren Segurtasuneko masterduna eta Digitalizazioaren eta Adimen Artifizial Aplikatuaren Etikan aditua. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Digitalaren zuzendaria eta Adimen Artifizialerako Batzordearen arduraduna da. Haren lan-arloaren ardatza hau da: ikertzea nola txertatu ikerketetan genero-ikuspegia, aztertzea zein diren adimen artifizialaren alborapen intersekzionalak, eta zabaltzea zein den «itogin-bidea» (leaky pipeline), haren bidez galtzen baitugu emakumeen talentua STEM titulazioetan.

  • Iraila 28
  • 18:00

Bizkaia Aretoa

Abandoibarra Etorb., 3, Abando, 48009 Bilbao, Bizkaia